Jaialdia

Bieke Depoorter-en irudia

II BasqueDokFestival Edizioa

Bilbon egingo den ekitaldian argazkilaritza dokumentala presente egongo den espazioa. 2019ko ekainaren 21etik 23ra.

NON

EHUko Paraninfoa
Abandoibarra Etorbidea, 3
48009 Bilbo, Bizkaia

NOIZ

2019ko ekainaren 21etik, ostirala,
2019ko ekainaren 23ra, igandea.


Helburuak

BasqueDokFestivala Argazkilaritza dokumentaleko jaialdia da, bertako eta nazioarteko egungo begirada eta errealitateak erakusten dituena.

Begira horiek konferentzia eta tailer praktikoen bidez ezagutaraziko ditugu, eta parte hartzaileak argazkilaritza dokumentalaren inguruko hausnarketara eta eztabaidara gonbidatu, bere garapenaz eta erronka berriez hitz egiteko, teknologia berrien etorrerarekin duen etorkizunaz jarduteko.

EHU/UPVko Gizarte eta Komunikazio ZIENTZIEN Fakultateak eta Blackkamera Argazkigintza dokumentaleko Eskolak antolatuta. Blackkamera Argazkingintza Eskolak urteetako esperientzia dauka eta ibilbide sendoa ez bakarrik argazki hezkuntzan baita nazioartean aitortza duten argazkilari  dokumentalistekin Ekitaldi, Masterclass eta Tailerrak antolatzen ere. Horrela, Fakultatearen eta Blackkameraren arteko elkarlanak BasqueDokFestivalak adierazgarritasun handiagoa hartzea dakar.

BDF 2019, beste behin ere, argazkilaritza dokumentalaren balio eta hizkuntza berriak nabarmentzeko tokia izango da.

BasqueDokFestival nazioarteko argazkilaritza jaialdiak, aurki emango du bigarren edizioaren berri, gogoratzen dizuegu ekainaren 21etik 23ra izango dela Bilboko UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Edizio berriak BasqueDokFestivala argazkilaritza europarraren erreferente bihurtuko du.

“ Feminista, marginal, revolucionaria, contagiosa y contagiada. En la segunda edición del Basque Dock Festival hemos querido dar protagonismo a esa fotografía documental que visibiliza las voces marginadas, silenciadas y también a un trabajo de autor/autora personal arriesgado, que trabaja muchas veces al margen del éxito.

Porque en la fotografía, como en la vida, no hay errores sino disyuntivas. Por eso, para esta edición del festival hemos querido mostrar trabajos en los que los/las autores/autoras han tenido la valentía de tomar caminos muy personales.

Víctimas del sida, de las drogas, voces latinoamericanas, condenados/condenadas a muerte, verdades incomodas y silencios impuestos, vidas precarias y sangre contagiada… pero también… historias intimas y reales, imágenes revolucionarias, creatividad contagiosa y riesgo inimitable. Una epidemia fotográfica.”

Comisaria II Edición BasqueDokFestival 2019, Ixone Sádaba.

Jaialdiaren Zuzendaritza

Maria Gorosarri

Maria Gorosarri

UPV/EHUko Fotokazetaritza irakaslea
Josu Zaldibar Hierro

Josu Zaldibar Hierro

Blackkamera - Argazkigintza Dokumentala, Zuzendaria (Bilbo)
Miguel Angel Casado del Río

Miguel Angel Casado del Río

UPV/EHU, Koordinazioa, Plangintza Estrategikoa eta Kalitatearen Dekanordea (Leioa)

Komisariotza

Aurten BDFko komisariotza Ixone Sádabaren esku dago:
Artista eta ikertzailea, New York-eko Internacional Center of Photgraphy zentruan Masterra. Artean 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka, Sábadak Estatu Batuak, Londres eta Irak artean garatu du bere lana. Bere lana, besteren artean, honako museoetan egon da erakusgai: Bilboko Guggenheim Museoa, Reina Sofia Museoa, Torontoko Contemporary MoCCa Museum eta New Orleans Museum of Contemporary Art.
2016tik Sábadak Moving Artists antolakundea gidatzen du, eremu isolatuetan, gatazka guneetan eta gatazka ostekoetan praktika artistiko garaikidea babestu eta laguntzen duen antolakundea.

Ikus profila