Jaialdia 2021

 

Basque Dok Festival-aren (BDF) 3. edizioa (2020) bertan behera utzi dugu

2021ean elkar ikusiko dugu

BasqueDokFestival-eko lantaldeak (Argazkigintza Dokumentalari buruzko Nazioarteko Festibala), COVID-19ak eragindako munduko pandemia egoera eta hemendik 2020ko urrira bitartean eman daitezkeen aukerak aztertuta, BDF-aren 3. edizioa (2020ko urriaren 22tik 25era aurreikusita zegoena) 2021era atzeratzeko erabaki zaila hartu behar izan du.

Erantzukizunetik eta herritarrekiko zein festibala babesten duten erakunde publiko eta pribatuekiko konpromiso etikotik, laguntzea erabaki dugu eta herritarron osasuna eta ongizatea ziurtatzeko lehentasunezkoak diren beharrizanei lehentasuna eman gura izan diegu. Une honetan Festibalaren helburuak 2021era atzeratu behar ditugula uste dugu, gizartearen sare kulturala, soziala eta ekonomikoaren indarberritzea laguntzeko.

BasqueDokFestivalaren 3. edizio hau prestatzen eta antolatzen hilabete luzeak daramatzagu. Hitzaldiak, Tailerrak, Multimedia ikuskizunak, Portfolioen berrikusteak etab. Nazioarteko entzute handiko argazkilariak, 3. edizio hau aurrekoak gainditzeko modukoa izan dadin, posible balitz.

Aurrekari bako munduko egoera honek, Covid-19ak ekarritakoak, mugak ixtea eragin du. Festibalaren edizioa baldintza onenetan ziurtatzeko aukerarik ezean, hizlariak ziurrenik ezin izango direlako haien herrialdeetatik irten eta ikusleek aforo baldintzak bete beharko dituztelako, aurtengo edizioa bertan behera utzi behar izan dugu.

Osasunari buruzko neurriak zorrotz bete gura ditugu eta BasqueDokFestival-aren etorkizuna ere bermatu nahi dugu. Hortaz, erantzukizunarekin jokatzeko, ez dugu Festibalaren maila eta luzaroan irauteko asmoa arriskuan ipini gura, Bilbon dagoen argazkigintza dokumentalaren inguruko apustu kultural ausart moduan.

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta BlackKamerak (Argazkigintza Dokumentalaren Eskolak) antolatzen duten BDFaren 3. edizioaren (2021eko udazkena) berriro ere argazkigintza dokumentalaren balio eta hizkerak adierazgarri bihurtuko diren lekua izango da. BasqueDokFestival-eko lantaldeak 3. edizioan lanean jarraituko du, erakunde publiko eta pribatuen laguntza eta parte-hartzearekin, eta argazkigintza zein arte bisualetako langileen laguntza ordainezinarekin.

BDF-aren 3. edizioaren behin betiko egunak 2020ko udazkenean zehaztuko ditugu.

BASQUEDOKFESTIVAL-aren 3. EDIZIOko LANTALDEA (2021eko UDAZKENA).
Bilbo, 2020/05/15