Sofía Moro (Madril, 1966) freelance argazki kazetaria da. Argazki kazetaritzaren, argazki dokumentalaren eta argazki editorialaren artean banatzen da. Hamarkada luzez hainbat komunikabideetarako lan egin du, hala nola, Matador, El País Semanal zein Voge edo Vanity Fair bezalako aldizkarientzat. Hiru monografiko argitaratu ditu eta bere lana erakusten duten erakusketa asko eta asko. Bere lehen lanetatik, 1992tik, sozialki konprometitua, 2000. urtetik bere ibilbide profesionala hainbat medioetarako erretatu editorialak egitera bideratu du, bien bitartean proiektu pertsonalagoak garatzen jarraitu du justizia sozialaren eta giza eskubideen ingurukoak. 1999an FotoPress beka irabazi zuen eta 2009an Foto-Nikon lehiaketako lehen saria jaso zuen bere erretratuengatik. Argazkilaritzako irakaslea da eskola hauetan: Efti, Lens, TAI, Too Many Flash eta Espai d’art Fotografic.
Bera lanak:
Carcel de Carabanchel (1994). Zuri-beltzezko argazki sail hau Madrilgo espetxe horretako emakume presoen bizitzetan zentratuta dago.
Ellos y Nosotros (1996-2006). Argazki saiakera bat da, Espainiar Gerra Zibilean bando bietan borroka egin zuten pertsonen erretratu garaikidez, ahozko istorioz eta artxiboko irudiz osatutakoa.
Defensores (2008). Sail honetan hainbat herrialdetako giza eskubideen aldeko ekintzaileen argazkiak jasotzen ditu. Bere hirugarren monografikoa espainiar, latinoamerikar eta afrikar argazkilariei eskainia dago (2012), PhotoBolsillo Collection-ek argitaratua.
Proyecto global sobre la pena de muerte (2016tik). Heriotza zigorrari buruzko proiektu orokorra da, Álvaro Corcuera kazetariarekin batera egiten ari dena.
www.sofiamoro.com/
https://graffica.info/sofia-moro/
Ispilu jokoa
«Erretratu bat ez da antzekotasun bat. Emozio bat edo gertaera bat argazki bihurtzen den momentuan, hori izateari uzten dio jada, emozio ez den horretan bihurtzeko, iritzian baizik. Argazkilaritzan ez da zehaztasun eza existitzen. Irudi guztiak zehatzak dira. Horietako bakar bat ere ez da egia”.
Richard Averon.
Jakin badakigu argazkigintzaren interesgarriena ez dagoela errealitatea berregiteko duen gaitasunean, argazkia erabilita argazkilariak errealitate horren gainean egiten duen interpretazio zehatzean baizik: Ispilu jokoa. Ezagutzen dugunari edo ezagutu nahi dugunari egiten dizkiogu argazkiak, obsesionatzen gaituenari, galderak sortzen dizkigunari eta ebatzi nahi dugunari. Lisette Modelek zioen, “nire kamerarekin zerbait begiratzen dudanean, galdera bat egiten ari naiz eta, batzuetan, argazkia da erantzuna” Eta galdera horiek, bilaketa hori, errealitatearen argazki interpretazio hori, gutako bakoitzak modu batean egiten duena, hori da hain zuzen argazkilari bilakatzen gaituena, gure argazkigintzaren muina, munduaren gainean dugun iritzia.
Nire argazkiak aztertzen ditudanean, konturatzen naiz interesatzen zaizkidan istorioak kontatzeko, beti, horien protagonistak erretratatzen bukatzen dudala. Argazkilaritza norberaren ezagupen eta adierazpen metodoa bihurtu da. Nire bizitza, neure biografia egun, zati handi batean urte hauetan egin ditudan argazkiek osatzen dute, eta egiten ari nintzen bitartean ezagutu ditudan pertsona, toki eta istorioek. Horrek irauten du gaur neure buruan. Inoiz ez nintzateke emakumeen Carabanchelgo kartzelan sartuko argazkiak egingo ez banitu. Inoiz ez nituzke Nazioarteko Brigadista zaharrak ezagutuko, ezta Espainiako Gerra Zibileko biktima eta irabazleengana gerturatuko ere. Inoiz ez nituzke ezagutuko mirariz libratu diren heriotza zigorrera kondenatutako amerikarrak, ezta giza eskubideen defendatzaile sutsuak ere. Argazkilaritzak, bat-batean besteagana gerturatu ninduen, eta horrela, neure obsesioak hezurmamitu ziren.
Hori da argazkilaritzaz hausnartuko dugun tailer honetako abiapuntua, erretratuaren zentzu zabalenean zentratuta. Gure argazki ikuspegian sakontzen saiatuko gara, gure obsesioetan eta argazkilaritzaren aparteko indarraz iritzia emateko edo adierazteko gure moduan. Zergatik egiten ditugu egiten ditugun argazkiak? Zein motatako istorioak interesatzen zaizkigu eta nola kontatu nahi ditugu?
Horri erantzuteko erretratugile handien proiektuak aztertuko ditugu. Argazki editorialeko nahiz dokumentaleko nire lanaren zati bat erakutsiko dut. Gure argazkiekin istorioak nola kontatu ere ikusiko dugu eta nola argazkilaritza-hizkuntza erabiltzeko moduarekin (argia, konposaketa…) eta gure argazkiak egituratzeko eta aurkezteko moduarekin zentzu bat edo beste emango diogun gure istorioari.
Hori guztia elkarrizketa eta talde giroan, non bakoitzak hitza hartu dezakeen, eta ikusi eta hitz egindako guztia bere argazkietan aplikatu, guztioi ofizio zoragarri honetan aurrera egiten lagunduko diguna.
Sofía Moro