Mikel Ayestaran (Beasain, 1975) freelance kazetaria da. Gatazka eremuetan espezializatua, 2006. urtetik Libano, Irak, Iran, Siria, Afganistan, Pakistan, Yemen, Egipto, Tunisia, Libia, Georgia, Israel eta Palestinako Lurralde Okupatuak bezalako herrialdeetan lan egin du prentsa, telebista eta irratia uztartuta. Zortzi urtez paraxutista lez motxila bizkarrean istiluz istilu ibili ostean, 2015eko urtarrilean Jerusalemen ezarri zuen bere kanpalekua. Vocento taldearen idatzizko komunikabideekin eta euskal irrati telebista publikoarekin (EiTB) lan egiten du erregularki.
SARIAK:
- ‘George Steer-Gernika bakearen aldeko kazetaritza’ saria bere lehen edizioan 2019an
- Ignacio Ellacuria 2018 saria
- Manu Leguineche Katedra saria 2017
- Kazetaritza Digitaleko José Manuel Porquet saria (Huesca, 2016)
- Euskal Kazetaritzak saria (Bilbao, 2015)
- Club Internacional de Prensa elkarteko saria (Madrid, 2009)
- Kazetari Gazteentzako Manuel Alcántara saria (Malaga, 2005).
Revista 5W nazioarteko berrien kazetari-plataformako talde sortzaileko kide da, proiektuko Erdialdeko Ekialdeko koordinatzailea (www.revista5W.com)
Kazetaritzako 5Wak Who, What, When, Where eta Why dira (nork, zer, non, noiz eta zergatik).
“Pentsatzeko, idazteko eta argazkiak ateratzeko gogoa duen kazetari ibiltarien talde bat gara. Urruti zegoena beti izan da hizketaldiak bere egiten zituen obsesio bat. Nola gerturatu jendeari? Behin, geure buruari galdetu genion ea kazetaritzako 5Wen bitartez munduari azaltzerik bagenuen, eta aldizkari hau argitaratu genuen.”
5W munduan gertatzen denaz jakiteko bestelako modu bat da, istorio txiki eta azalpen handiak dira, nazioarteko kronika eta argazkilaritza aldizkaria da sakontasunaren, narrazioaren, azalpenaren, irudiaren eta soinuaren aldeko apustu erradikala egiten duena, formatu guztietan distantzia luzeko kronikak argitaratzen dituen proiektu bat da, bakoitzaren onena ustiatuta.
Eta egunero, bere zonaldeko berriak @mikelayestaran-en zintzilikatzen ditu.
Liburuak:
- Las cenizas del califato (2017)
- Gaza, cuna de mártires (2016)
- Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (2011)
www.mikelayestaran.com
Entrevista a Mikel Ayestarán, autor de ‘Las cenizas del califato’ https://youtu.be/b3JGoSQgaQI
GAZA. Kholoud Nassar, estrella de Instagram https://youtu.be/0lQFN4fYegM vía @YouTube
ALEPO. Hotel Baron https://youtu.be/6ul1CCZIQYg vía @YouTube
AQERBAT. La jaula del ISIS https://youtu.be/A9N0axmEjbg vía @YouTube
HEBRON. El pañuelo de Arafat https://youtu.be/vXBgRPfIqOQ vía @YouTube
Tailerra: Paperetik pantaila handira. Nola eraman kazetaritza zinemara?
WHO
Nazioarteko kazetaritzan ikus-entzunezko istorioak nola lantzen diren ezagutu nahi duten pertsonei zuzendua. Ez da beharrezkoa ikasleak dokumentalen errealizazioan ezagutza aurreratuak izatea.
WHAT
5W kolektiboak lau orduko tailerra proposatzen du: erreportaje batetik -izan idatzia edo argazki bidezkoa- edo kazetaritza ideia batetatik abiatuta, ikus-entzunezko pieza bat egiteko beharrezko gakoak jasoko dituzte ikasleek tailer honetan.
WHEN
Ostirala 21, 10:00etatik 14:00etara.
WHERE
Bizkaia Aretoa (Bilbao)
WHY
Albiste faltsuek eta informazio zein irudien saturazioak istorio onak ordezkatzen dituzten garai honetan, kalitatezko kazetaritza egiten jarraitzea ezinbestekoa da, lekutik bertatik egiten den kazetaritza. 5W kolektiboak ondo daki hori, eta horregatik gauzak gertatzen diren tokitik bertatik kontatu dituzte beti, istorio txikiak eta azalpen handiak uztartuta. Kolektiboa sortu zenetik bertatik istorioak paperean, webean, argazki bidez edo podcast bidez kontatu dituzte, baina bazuten landu gabeko arlo bat, ikus-entzunezkoena. Aurten egin dute jauzia. 5W kolektiboaren espirituarekin istorioak kontatzeko gakoak emango dituzte tailerrean, oraingo honetan ikus-entzunezko lengoaiari dagokionean.
TAILERRAREN PROGRAMA: Mikel Ayestarán, Anna Surinyach eta José Bautista
5W-era SARRERA.
Zergatik da garrantzitsua istorioak ikus-entzunezkoen bidez ere kontatzea? Nola kontatu estereotipoetatik harago?
Hizlaria: Anna Surinyach
TESTUINGURUA, AURRE-EKOIZPENA ETA TOKIAN BERTAKO EKOIZPENA.
Gaur egungo egoera Sirian – testuingurua ezagutzearen garrantzia.
Nola lan egin iturriekin eta kontaktuekin.
– Pertsonaien hautaketa.
– Logistika Damaskon – fixerraren garrantzia.
Hizlaria: Mikel Ayestaran
PLANIFIKAZIO TEKNIKOA: PLANO MOTAK, ELKARRIZKETEN PRESTAKETA.
– Erreferenteen bilaketa.
– Grabaketa ekipoaren hautaketa.
– Filmazio plana.
– Ekoizpen egutegia.
EKOIZPEN TEKNIKOA DAMASKON. ZINEMATOGRAFIA ETA SOINUA
– Grabaketa-baldintzak.
– Denboren kudeaketa.
– Pertsonaia sorpresa.
GIDOI NARRATIBOA ETA IKUS-ENTZUNEZKO MUNTAIA.
SOINU-EDIZIOA.
Hizlaria: José Bautista
ONDORIOAK, AZKEN GALDERAK
*Tailerrean parte hartzen duten ikasle guztiek liburu sorta bat jasoko dute (Las cenizas del califato eta Guerras de ayer y de hoy), Mikel Ayestarán.
Kalifalditik eta gerratik bizirik atera eta orain normaltasuna berreskuratzeko borrokan ari diren pertsonen bizitzetatik ibilbide bat jasotzen du Ayestaranek liburu honetan. 2017ko uztailean indar irakiarrek Mosul berreskuratu zutenean , auto-aldarrikatutako Estatu Islamikoaren kalifaldiaren amaieraren hasiera izan zen, Ekialde Ertainean aro berri baten hasiera hain zuzen ere. Hiru urteko agintaldiaren ostean, Irak eta Siria ia erdia konkistatuta mundua harritu, eta euren suizida armadari esker hil arte erresistitu ziren Ibrahim kalifaren jarraitzaileei ateak ireki zizkien berriz ere klandestinitateak.
Bien bitartean, jihadisten kontrolpean egondako zonaldeetan sortutako botore-hutsuneak eragindako ziurgabetasunean sartuta zegoen eskualdea normaltasuna berreskuratzeko borrokan ari zen. Mikel Ayestaran Bagdaden zegoen ordura arte ezezaguna zen Irak eta Ekialdeko Estatu Islamikoa taldeak Mosul hartu zuenean. Hiru urte beranduago, Iraken politikariek «kalifaldiaren porrota» deitu zuten hiri horren erorketaren testigu ere izan zen Ayestaran.
Halarik ere, bertan ez zegoen ezer ere ez ospatzeko: kalifaldiaren herentzia ehunka herri eta hiri fantasma izan ziren, zeintzuetara zibilak ezin ziren itzuli dena suntsituta zegoelako, zerbitzurik ez zutelako, eta batez ere, Estatu Islamikoak sortutako beldurra eta segurtasun-gabezia indarrean zeudelako, desagertzetik urrun, itzalpean gordetzen den terrorea delako oraindik ere.
Dokumentala ekoizteko baliatu den liburua. Guerras de ayer y de hoy, Mikel Ayestaran eta Ramon Lobo.
Bi estilo, bi garai, bi eredu. Pasio bat: mundua kontatzea.
Irak, Siria, Afganistán, Sierra Leona… Distantzia luzeko elkarrizketa honetan, Ramón Lobok (Lagunillas, Venezuela, 1955) eta Mikel Ayestaranek (Beasain, Gipuzkoa, 1975) kazetaritza eta gerrari buruzko euren esperientziak partekatzen dituzte. Lanak Cinta Foschen ilustrazioak ere jasotzen ditu.
“Voces 5W” 5W kolektiboaren bilduma bat da, 5W Aldizkariak editatutakoa. Bilduma honetako liburu bakoitzak planetari bira ematen dion elkarrizketa bat jasotzen du. Guerras de ayer y de hoy bilduma horretako 1º zenbakia da.