Basquedokfestivalen BDFko edozein ekintzatara datozenei ikusgarritasuna emango dien aukera bat sartzen dugu, Jaialdiko egitarauaren barruan, izan Oinarrizko Sarrerarekin edo edozein Tailer eginda. Oinarrizko sarrera erosita argazkilaritza dokumentalaren, kale argazkiaren edo argazki garaikidearen barruan kokatutako zuen protfolioak aurkez ditzakezue, jarduera honen barruan egongo diren Jaialdiko hizlariek berrikus ditzaten.
Portfolioen berrikuspenaren iraupena gutxi gorabehera 20 minutukoa izango da. Berrikuspenerako hondokoa bidali behar duzue:
– BDFko Oinarrizko Sarreraren ordainagiria.
– Lanaren generoa / Argazki Dokumentala.
– Gehienez 20 argazkiren aurkezpena paperean edo formatu digitalean.
– Ikustaldia ostiralean eta larunbatean egingo da arratsaldeko lehen orduan.
– Ez baduzu lanik aurkezteko, ikusle bezala ere parte har zenezake Portfolioen berrikuspenean.
Irudi digitalak jpg formatuan bidaliko dira maiatzaren 25a baino lehen, 72 dpi eta gehienez 1200 pixeleko erresoluzioan info@basquedokfestival.com helbidera. Gehienez 30 portfolio aukeratuko dira.
Ixone Sádaba (Bilbo 1977) Londresen bizi eta lan egiten duen artista da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziatua da eta New York-eko International Center of Photography-n Graduondoko Diplomatura dauka. Premio Generación 2011 sariaren irabazlea eta Premio Fundación Soberana de Arte 2012 sarietan finalista. Besteren artea, Sábadak nazioarteko hainbat arte museotan izan ditu lanak erakusgai, tartean, Bilboko Guggenheim Museoa, Reina Sofía Museoa, Torontoko Contemporary MoCCa Museum eta New Orleans Museum of Contemporary Art.
Sofía Moro (Madril, 1966) freelance argazki kazetaria da. Argazki kazetaritzaren, argazki dokumentalaren eta argazki editorialaren artean banatzen da. Hamarkada luzez hainbat komunikabideetarako lan egin du, hala nola, Matador, El País Semanal zein Voge edo Vanity Fair bezalako aldizkarientzat.
Carol Körting, Leican egiten duen lanari esker, argazki kazetaritzan munduko erreferentea da. Carol Körting 1979an Bogotan jaioa, Kolonbian, argazki edizioan munduan aitortza handiena duen emakumea da Leica Fotografie Internacional aldizkarian egiten duen lanagatik, Leicaren argazkilari onenak azaltzen diren argitalpen independentean.
Lua Ribeira (As Pontes, 1986) egoitza Bristolen duen espainiar argazkilari dokumentala da. BAUn lortu zuen Diseinu Grafikoko Gradua, Bartzelonan 2011n, eta Galesko Unibertsitatean, Newport 2016an,.
Abandoibarra Etorbidea, 3
48009 Bilbo, Bizkaia